Entitate Laguntzaileak
Hainbat eragileren ahaleginak batu eta esperientziak eta egiten jakitea partekatzen ditugu.
Pertsona, enpresa, ikastetxe eta erakunde askok gure nahi berbera dute, hau da, Hegoaldeko pertsonen eta komunitateen bizi-baldintzak hobetzen laguntzea. Horren erraza da, edo, beste ikuspuntuaren arabera, horren zaila.
Gaur egun, 100 erakunde eta eragile baino gehiago ari dira Mundukiderekin elkarlanean, modu batera edo bestera. Izan ere, Mundukideren balioak eta printzipioak oinarri eta gidalerro dituen lan kooperatiboaren elkartasuna sustatzen ari dira.
Kooperatibak
Mundukideren abiarazleak izan ziren, eta gaur egun arlo instituzionaletik nahiz arlo komunikatibotik, ekonomikotik eta pertsonaletik egiten dituzte ekarpenak.
Boluntarioak
30 pertsonak osatzen dute boluntario poltsa. Fundazioaren zeregin eta esparruetan hartzen dute parte, lan munduan batutako e esperientzia eskainiz, nola fundazioaren egoitzan (Arrasaten), hala elkar-lankidetzako programetan lekuan bertan.
GGKEak
GGKE eta Mundukideren arteko elkarlana ohikoa da. Mundukidek eskaintzen duen profesionaltasuna bermea da GGKEntzat eta Mundukiderentzat ezinbestekoa GGKE ek herrietan mugitzen duten masa soziala.
Mondragon Unibertsitatea
Lanki, Mondragon Unibertsitatearen Ikasketa Kooperatiboen Institutua, izan da, Mundukiderekin batera, elkar-lankidetzako sistemaren sortzailea eta sustatzailea. Gainera, Mondragon Unibertsitateak alor hauetan ere ekarpenak egiten ditu: ikerkuntzan, prestakuntzan eta praktikan.