8.Ingurumen iraunkortasuna
Ingurumenarekiko gure konpromisoa gainerako eremu guztietan aurrera daramagun lanaren zeharkako ardatza da.
Ingurumen-iraunkortasuna gure lanaren gakoetako bat da. Ekosistemen kudeaketa jasangarria sustatzen dugu Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia eta berdintasunik eza murrizteko. Horretarako sortu da Pobreziaren aurkako Borrokan Ingurumen Iraunkoratasunaren aldeko Sarea. Gaur egun sareak zortzi GGKE biltzen ditu: Zabalketa, ICLI Lankidetzarako Ingeniaritza, Tau Fundazioa, UNESCO Etxea, Etiopia Utopia ,Egoaizia, Behar Bidasoa eta Mundukide.
Ingurumenaren arloan, halaber, funtsezkoa da Mundukideren mundu osoko jardueren karbono-aztarna konpentsatzea. Karbono-isuriak konpentsatze aldera, Amazonas inguruaren oihan-galtzea saihesteko Brasilen abian den proiektua babesten ari gara.
Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak
Brasilgo Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimenduaren historia
2024 apirila 23