Otsailak 25 ostirala, HARREMAN GGKEak, kontzertu solidarioa antolatu du Arrasateko San Juan Parrokian India eta Mozanbikeri begira.
“Ahots solidarioen” protagonistak, GOIKOBALU, GOIKOBALU TXIKI, IZARTXOAK eta ARRASATEKO GAZTEEN ABESBATZA abesbatzak izango dira, talde bakoitzaren errepertorio zabaletik abesti ederrenak eskainiaz. Kontzertu solidarioan jasotako ekarpenak, Ankur (India) eta Mundukidek zuzentzen duen Marrupa (Mozanbike) ko programetan pandemiak eragindako kalteak ekiditzeko eta azpiegiturak indartzeko erabiliko da.
Arrasateko HARREMAN GGKEa, orain dela 25 urte sortu zen elkartasun unibertsala zabaltzeko bokazioz. Urteetan zehar izan duen ibilbidea zabala izan da, hala nola, hegoaldean lankidetza programak babestu eta lagunduaz, Bidezko Merkataritzako “Harreman denda” sortu eta gaur egunarte mantenduaz eta bide batez, Giza Eskubidea eta Justizia Soziala ardatz dituen sentsibilizazio ekimen ezberdinak antolatuaz.
HARREMAN A Arrasaten sortutakoa bada ere, debagoienako hainbat partaidek osatzen dute lantaldea. Pertsona ausartak, pertsona solidarioak eta herrialde pobretuetan bizi diren pertsonei esku bat botatzeko lanean nekaezinak.
Eskerrak eman nahi diogu HARREMANI Mundukiderekin duen konpromisoagatik eta baita GOIKOBALU, GOIKOBALU TXIKI, IZARTXOAK eta ARRASATEKO GAZTEEN ABESBATZA abesbatza taldeen prestutasunagatik. Bukatzeko Arrasate eta Debagoiendarrak gonbidatu nahi genituzte, denon artean elkartasun ahotsak entzun eta abestera.
Informazio zabalagoa: Goiena
Fecha
25 February 2022
Horario
20:00 - 21:00
Lugar
San juan Parrokia- Arrasate
Precio
Gratuito