Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Otsailak 25 ostirala, “Elkartasun ahotsak” Arrasateko San Juan Parrokian 20:00etan

23 February 2022

 Otsailak 25 ostirala,  HARREMAN GGKEak, kontzertu solidarioa antolatu du Arrasateko San Juan Parrokian India eta Mozanbikeri begira.

“Ahots solidarioen” protagonistak,  GOIKOBALU, GOIKOBALU TXIKI, IZARTXOAK eta ARRASATEKO GAZTEEN ABESBATZA abesbatzak izango dira, talde bakoitzaren errepertorio zabaletik abesti ederrenak eskainiaz. Kontzertu solidarioan jasotako ekarpenak, Ankur (India) eta Mundukidek zuzentzen duen Marrupa (Mozanbike) ko programetan pandemiak eragindako kalteak ekiditzeko eta azpiegiturak indartzeko erabiliko da.

Arrasateko HARREMAN GGKEa,  orain dela 25 urte sortu zen elkartasun unibertsala zabaltzeko bokazioz. Urteetan zehar izan duen ibilbidea zabala izan da, hala nola, hegoaldean lankidetza programak babestu eta lagunduaz, Bidezko Merkataritzako “Harreman denda” sortu eta gaur egunarte mantenduaz eta bide batez,  Giza Eskubidea eta Justizia Soziala ardatz dituen sentsibilizazio ekimen ezberdinak antolatuaz.

HARREMAN A Arrasaten sortutakoa bada ere, debagoienako hainbat partaidek osatzen dute lantaldea. Pertsona ausartak, pertsona solidarioak eta herrialde pobretuetan bizi diren pertsonei esku bat botatzeko lanean nekaezinak.

Eskerrak eman nahi diogu HARREMANI Mundukiderekin duen konpromisoagatik eta baita GOIKOBALU, GOIKOBALU TXIKI, IZARTXOAK eta ARRASATEKO GAZTEEN ABESBATZA abesbatza taldeen prestutasunagatik. Bukatzeko Arrasate eta Debagoiendarrak gonbidatu nahi genituzte, denon artean elkartasun ahotsak entzun eta abestera.

Informazio zabalagoa: Goiena

Fecha

25 February 2022

Horario

20:00 - 21:00

Lugar

San juan Parrokia- Arrasate

Precio

Gratuito

El evento ha finalizado.

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden