Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mozambike

Ia 25 urte daramatzaagu lanean tokiko biztanleek gaitasun handiagoa izan dezaten garapen ekitatibo eta jasangarriari lagunduko dion errenta sortzeko, pertsona autonomoak, erresilienteak eta buruaskiak izan daitezen.

Lichinga Pemba korridoreko tokiko biztanleen gaitasuna handitzea, bidezko garapen jasangarriari lagunduko dion errenta sortzeko, pertsona horiek autonomoak, erresilienteak eta buruaskiak izan daitezen

"Merkataritzaren ikuspegitik nekazaritzaren sustapenarekin aurrera egiten ari gara, hamarnaka mila nekazarik soroetako lana errendimendu ekonomiko oneko laborantzak ekoiztera bideratzeko."

Maria Olivera Martín, (Kooperantea Cabo Delgadon)

”Oso eskertuta nago Mundukiderekin, sojaren hazia prezio normalean saldu zidalako, ereiteko teknika erakutsi zidalako eta prezio oneko merkatua bilatu zuelako. Salmentaren balioarekin txapazko teilatua duen etxe bat eraiki nuen, eta semea unibertsitatera bidali. Datorren urtean handitu egingo dut soja, sesamoa eta boer babarruna ekoizteko eremua”.

Enelesse Devisone:, (Niassako nekazaria):

"Niassako probintzian programaren hazkundea sendotzea nahi degu. Modu berean, programaren inpaktua handitzen lagunduko duten metodologiak lantzea eta finkatzea da gure helburua. Are gehiago, sustatzen diren teknikak/laboreak aplikatzeko beharrezkoak diren intsumo, material eta ekipamenduak eskuratzen laguntzea. Horrela, merkatuan sartzen laguntzea soberakina saltzeko."

Adrian Lamas Montes, Afrikako programen gestorea

  • 58k

    Mozambiken 57.998 izan ziren gure programaren onuradunak; horietatik, % 51 emakumeak ziren

  • 6M

    15.000 hektarea baino gehiago landatuta. Lur-azalera horren balioa sei milioi eurotik gorakoa da

  • +750

    752 ureztapen-sistema berri ezarri ziren 618 hektarea ureztatzeko

  • 199

    Laguntza teknikoa ematen dugu 199 irakasleren bidez; horietatik, 31 emakumeak dira

Datuen urtea 2024. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak

Jarduera-eremuak

Lagundu iezaguzu laguntzen jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Egin dohaintza bat eta lagun iezaguzu lanean jarraitzen.

Egin dohaintza orain
Oskar Epeldek grabatutako eta edizioan Iban del Campo laguntzarekin sortutako dokumentala da Ulima Cebola. Mozambikeko programaren inguruan sortzen diren egoerak eta pasarteak kontatzen dizkigu.
Bideoa ikusi

Garapena

Azken 3 urteetan Cabo Delgado iparraldeko gatazka armatuak okerrera egin duenez, borroketatik ihesi gu lanean ari garen barrutietara iritsi diren pertsonei laguntzea izan da gure lana probintzia horretan. Niassako probintzian, nekazaritza ekoizpenak eta komertzializazioak zabalkunde handia izan du. 2021aren amaieran, hiru talde berri sortu ziren Mwembe, Sanga eta Ngauma barrutietako nekazariekin lankidetzan aritzeko; honenbestez, 2022aren amaieran, guztira 10 talde zeuden Niassan eta Cabo Delgadon. Gainera, programak metodologia berri bat inplementatu du, nekazarien auzo taldeetan oinarrituz, teknikak eta laboreak are gehiago zabaltzeko helburuarekin, eta azken urteetan irakasleekin egindako lanari esker, handia da praktikatzaileen kopurua.

LANKIDETZA PROGRAMAREN TESTUINGURUA

Mozambikeko biztanleek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzeko egiten dugu lan, garapen zuzena eta jasangarria lortzen laguntzeko, pertsonak autonomoak eta autosufizienteak izan daitezen.

Tokiko erakundeekin elkarlanean, Mozambikeko nekazaritza garatzen ahalegintzen gara, nekazariei laguntza teknikoa emanez, hornikuntza- eta merkaturatze-sare bat sortuz eta ureztapen-sistemak ezarriz, besteak beste.

Mundukide Fundazioan, 2002an hasi ginen Mozambiken elkarlanean, Marrupa barrutian, landa-esparruko biztanleen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko asmoz.

Horretan ari ginela, ohartu ginen nekazaritza zela landa-eremuetako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko eraginik handiena izan zezaketen sektoreetako bat; beraz, apurka-apurka, programa nekazaritzaren garapenean hasi zen arreta jartzen.

Garapen sozioekonomikoko epe luzerako programak honako hau du helburu: nekazarien pobrezia-egoera orokorra eta sakona gainditzen laguntzea. Izan ere, familien batez besteko urteko diru-sarrerak 200 euro ingurukoak dira, eta horrekin egin behar dute aurrera, edateko urik gabe, argi elektrikorako sarbide mugatuarekin eta nutrizio- eta osasun-gabezia larriekin.

Gure lanari ekin genionetik, oso lankidetza-giro ona sortu da bai nekazariekin, bai tokiko agintari eta elkarteekin; izan ere, askotan, haiekin batera jardun dugu. Erabili ditugun estrategiari eta metodologiari esker, milaka nekazariri lagundu ahal izan diegu.

Programa beharren arabera aldatu dugu, inguruabarretara egokituz, eta etengabe ebaluatu eta aztertu dugu. Lan horren guztiaren emaitzak oso positiboak izan dira:

  • Parte-hartzaileen kopurua asko handitu da urtero.
  • Tokiko komunitateei teknikak eta ezagutzak helarazi dizkiegu.
  • Landutako azalera handitu egin da.
  • Ekoizpen-garaia lau hiletik zortzi hilera luzatu da, ureztapen-sistemei esker.
  • Produktu gehiago merkaturatzen dituzte: sesamoa, tomatea, gandula, aza, mungoa, tipula, babarruna, letxuga...
  • Merkaturatzeko banaketa-sistemak antolatu dira.
  • Nekazari-familien diru-sarrerak handitu egin dira.
  • Emakume nekazarien parte-hartze aktiboari lehentasuna eman zio, haien errenta hobetze aldera.
  • Lan-karga eta diru-sarrerak urtean zehar hobeto banatzea lortu da.
  • Haurren desnutrizio akutuko kasuek beherakada handia izan dute (% 43 gutxiago 2006tik 2013ra bitartean Marrupa barrutian).
  • Landa-eremuetako biztanleen dieta osoagoa da, barazki freskoei eta lekadunei (besteak beste babarrunei) esker.

Azken urteotan, programa nekazariekin elkarlanean aritu da ekoizpen-aukerak zabaltzen, balio-kate osoa hartzen duen metodologia berritzaile baten bidez: aukerak identifikatzea, ekoiztea eta merkaturatzea, nekazariei laguntza teknikoa banan-banan emanez eta salgaiak lortzen lagunduz. Eta programak gobernuarekin koordinatuta lan egiteko eta indarrak batzeko konpromisoa duenez, emaitza positiboak ugaritu egin dira.

 

Mozambike

  • Hiriburua: Maputo
  • Hizkuntza: Portugesa
  • Azalera: 7.993.801 km²
  • Biztanleria: 27.909.798 biz.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden