Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Brasil

Mundukidek Brasilen duen programaren helburua talde zaurgarrien egoera sozioekonomikoa hobeagotzea da. ‘Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra’ (MST) elkartearekin batera egiten
dugu lan, haren baitan dauden kooperatiben garapena lagunduz. Gaur egun, hiru lan ildo nagusitan egituratzen da programa: Brasil hegoaldean dauden kooperatiben ekoizpen, merkataritza eta
antolaketa gaitasunak indartzea. Brasil iparraldean bost kooperatiba-agroindustria berri sortzea. Brasil guztian zehar kooperatiben ekoizpena merkaturatzen duen denda sare zabala sustatzea.

Kooperatiben indartzea

Mundukide 2007az gero, ari da Brasilgo ‘Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST)’rekin elkarlanean. MSTk berrogei urte daramatza erabiliakez diren lurjabe handien lur sailak okupatu, legeztatu eta berauetan Brasilgo familia behartsuentzako nekazaritzatik bizitzeko aukera sortzen. Eta nekazal ekoizpena abiatu, antolatu eta garatzeko bide horretan gauzatzen da MST eta Mundukideren arteko elkarlana.
Lan honen adibidetako bat da COCAVI kooperatiba eta Mundukide arteko elkarlana: 1997an MSTko kide ziren familia batzuek erabilia izaten ari ez zen lur sail bat okupatu zuten. Borroka luze bat eta gero, azkenik 2004ean 550 familiarentzako 13.000 hektareatako lursailaren jabegoa lortu zuten. 2009an familia haietako batzuek COCAVI kooperatiba sortu zuten. Eta 2017an Mundukideren laguntza eskatu zuten. Elkarlanaren helburua kooperatibaren kudeaketa hobeagotu eta bazkideen garapen sozioekonomikoa
bultzatzea zelarik. Orduz gero, kooperatibako zuzendaritza eta Mundukideko kooperanteak elkarrekin aritu dira lanean: Elkarrekin egin zuten kooperatibaren diagnostikoa, merkatu
aukera berriak aurkitu dituzte, kudeaketaadministratiboan eta kontularitzan hobekuntzak egin dituzte, bi agroindustria berri eraikitzeko Brasilgo gobernuaren dirulaguntzak lortu dituzte, negozioak garatzeko banku kredituak lortu dituzte, salmenta kanal berriak zabaldu dituzte… eta lan guzti horren ondorioz, 2019 eta 2023 bitartean kooperatibaren salmentak eta kooperatibak nekazariei egiten dizkien erosketen balioa ere ia bikoiztu egin dira eta une honetan kooperatibak 250 bat familiari Brasilgo gutxieneko soldata adinako dirusarrera bermatzen die.
Hori bakarrik ez. Kooperatibaren sendotasun ekonomikoa hobeagotuta, bazkide eta hornitzaile diren familien ekoizpena hobeagotzeko albaitari talde gaztea osatu ahal izan dute. Bai eta agronomo talde bat ere. Gehienak asentamentuko familiatako umeak dira eta etxaldeetako esne, soja, arraultza eta bestelako ekoizpenak hobeagotzen laguntzen ari dira. Guzti hauek aurrerapauso esanguratsuak izan dira eta oraindik falta den lana egiteko indarra ematen digu, bai COCAVIn bai eta Mundukiden gabiltzanoi ere.

 

MST-ko kooperatiben salmenta berriak

Brasilen, 40 milioi umek otorduak eskolan egiten dituzte, eta horretarako elikagai erosketa, lekuan lekuko gobernuenardura da. MSTko kooperatibek udaletxe txiki eta ertainetan kontratu
batzuek lotzen zituzten, baina São Paulo bezalako hiri handietako lehiaketatan sartzeko zailtasunak zituzten. Bere kooperatibei lehiaketa handi horietan laguntzeko MSTk 2011ean ‘Escritório de
Comercialização Institucional (ECI)’ sortu zuten, baina aurrera egiten ari ez zirela ikusirik, 2017an Mundukideri laguntza
eskatu zioten.
Bost urtez (2017-2021) Mundukideko kooperante bat ECIren lan taldean txertatuta egon zen, eta lehiaketen prozesu guztia hobeagotzeko hainbat pauso eman zituzten: Mugimenduko kooperatiba
gehiago erakarri eta produktu eskaintza zabalagoa osatu; eskaintzaren berri emateko lekuan lekuko gobernuei bisitak egin; arau burokratikoetarako prestaketa; kontratuak lortutakoan kooperatibekin ekoizpenaren planifi kazioa egin; elikagaien banaketarako logistika hobeagotu; kooperatibetako kideak erre gistratu eta produktuen trazabilitatea antolatu; etab.
Eta emaitzak oso onak izan ziren. 2017 aurreko hiru urteetan ECIk, batez beste, miloi bat euro inguruko salmentak izan zituen (ia guztia kooperatiba bakar batek). 2021 ondorengo hiru urtetan
berriz, bataz bestekoa, 15 milioi eurotakoa izan da (13 kooperatiba eta 30 bat produktu desberdin: arroz organikoa, esnea, gazta, babarruna…).
Dena den oraindik askoz gehiago egin daiteke, izan ere lekuan lekuko gobernuek,urtero 850 milioi euro inguru bideratzen dituzte eskola elikadurarako erosketetara. Nekazari txikien bideragarritasun ekonomikorako oso aukera handia da.
Horregatik Mundukideren Brasilgo lantaldea orain ere MSTko kooperatibekin elkarlanean ari da beste estatu batzuetan ere São Paulokoa bezalako ECI gehiago sustatzeko asmotan.

 

“Nabarmentzekoa da eta oso harro gaudela MST eta MUNDUKIDEren arteko aliantzarekin, izan ere, Fundazioak bere esperientzia kooperatiboa partekatu du gurekin 15 urte baino gehiagoko lankidetzaren bitartez. Paranan, elkarketa hori Nekazaritza Erreformarako Kooperatiba Zentralaren (CCA/PR) eta Mundukide Fundazioaren bidez gauzatzen da, eta oinarrizko kooperatiben zuzeneko segimendua egin da, gure kooperatibak indartu dituen kudeaketa prozesua, elikagaien ekoizpena eta asentamenduen garapena hobetzeko. Uste dugu oraindik asko dugula aurrera egiteko eta eraikitzeko lankidetzaren alorrean, eta euskal herriaren esperientzia historikoak asko lagunduko digulakoan gaude”.

Olcimar da Rosa, (Paranako kooperatiben elkarteko lehendakaria):

“Esku askok eraikitako historia komun bat dugu Mundukide eta CEAGROk. Bi herrialde desberdin izan arren, elkartzen gaituzten loturak eta borrokak ditugu, eta esperientziak partekatuz, gure kudeaketa- eta lankidetza-eredua eraikitzen laguntzen dizkigute. Horrela eraiki genuen elkarrekin Herri Nekazaritzaren Erreformaren eta eraldaketa sozialaren aldeko borroka.”.

Thaile Lopes, (CEAGRO prestazio zentruko koordinatzailea):

"Hasteko, Armazens do Campo-ak laguntzeko eta indartzeko programa inplementatu nahi degu, denda guztietako ekoizpen prozesuak sistematizatuz eta estandarizatuz, ERP kudeaketa sistema bat ezarriz sare osorako. Bestetik, Kooperatibetan aurrez aurreko laguntza berreskuratzea. Era berean, Hegoaldeko hiru estatuetan, laguntza taldeen bidez finkatuta dauden kooperatibei laguntzea lehenetsiko dugu. Minas Gerais eta Sao Paulon egiten dugun lanaren oinarria MSTren merkaturatze lankidetzan egindako ahalegina da. Eta ipar ekialdean, Ceara estatuan bost nekazaritza industria martxan jartzeak eta sendotzeak jarraipena emango dio programaren lan nagusiari."

Unax Zabala Arrizabalada, Hego Ameriketako programen gestorea

  • 28k

    28.738 onuradun (% 51 emakumeak)

  • 22

    22 kooperatiba, bost estatutan

  • 5.6k

    Kooperatiba horietan, 5.679 bazkide

  • 8

    Ekoizpen ekologikoko produktuak saltzeko 8 denda berri

Datuen urtea 2024. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak

Egin dohaintza bat eta lagun iezaguzu lanean jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Ezagutu non gehiago ari garen lanean.

Informazio gehiago
«Hemen egiten dugun lanarekin ageriko emaitza zuzena lortzen da». Jon Etxeberria, Mundukideren Brasilgo kooperantea, elkarrizketatu dugu. Brasilen izandako esperientzia azaldu digu, eta Mundukiderekin gaur egun egiten duen lanaren nondik norakoak ere bai.
Bideoa ikusi

Historia apur bat

Brasilen dugun eginkizun nagusia Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko kide diren familia finkatu eta kanpatuen garapen sozioekonomikoa bultzatzen laguntzea da, kudeaketari dagokionez erreferentziazko tokiko pertsonak gaituz kooperatiben jarduna hobetzeko, ekoizpenetik merkaturatzeraino.

2008tik landa-lanean dihardugu EROSKIn, ULMAn, COPRECIn eta beste kooperatiba batzuetan esperientzia handia duen talde batekin, Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko (LGM) pertsonen eta kooperatiben zerbitzura. LGM nekazarien gizarte-mugimendua da, 1985az geroztik Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen dena.

Brasilgo Errepublika Federala munduko bosgarren herrialderik handiena da, eta bigarrena, lurren banaketa desorekatuari dagokionez. Beraz, desberdintasunez eta kontraesanez betetako herrialdea da.

Brasilgo nekazaritzaren garapena, latifundioa bultzatu duen lur-jabetzaren metaketan oinarritua, oso baztertzailea izan da. Prozesu horrez gain, aldaketa sakonak gertatu dira hirien eta landa-eremuen arteko harremanetan eta nekazaritza-alorreko enpleguan.

Hona hemen landa-eremuetako desberdintasunen emaitzarik ikaragarrienetako bat: Brasilen gosea duten 31,5 milioi pertsonetatik, erdiak landa-eremuetan bizi dira.

Datu eta ebidentzia horiek guztiek argi erakusten dute, birbanaketa-neurri batzuk gorabehera, Brasilgo gobernuak ez diela desberdintasunei modu estrukturalean aurre egiten, eta oparotasun ekonomikoa izan duenean ere ez duela gizarte-garapen handiagoa lortzeko ahalmena garatu.

Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimendua (LGM) nekazarien mugimendu soziala da, 1985etik Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen dena. Historikoki nekazariek sortutako mugimendu horren bidez, profesionalizatzeko eta ekoizpen-kooperatibak eta elkarteak antolatzeko aukera izan dute.

2008az geroztik, Mundukidek LGMrekin dihardu elkarlanean. Horri esker, mugimendua garatzen ari den merkaturatze kolektiborako tresnak antolatzen eta eratzen laguntzen diegu, hau da, nekazaritza-erreformaren esparruetako produktuak merkaturatzen eta antolatzeko modu berriak ezartzen. Beraz, Nekazaritzako Herri Erreformaren proiektua gauzatzeko bultzada ari gara ematen.

Brasil

  • Hiriburua: Brasilia
  • Hizkuntza: Portugesa
  • Azalera: 8.515.703 km²
  • Biztanleria: 212.216.063 biz.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden