Mozambike

Mundukidek hogei urte pasa darama Mozambike iparraldeko nekazari-familiekin elkarlanean.
Mozambike munduan giza garapen eskasen duten herrialdeetako bat da. Txirotasuna, sakona eta orokortua da. Gehiengoa nekazaritzatik bizi da, lan guztia eskuz egiten da eta oso etekin apala dute. Iparraldean, Programak lan egiten dueneko Niassa eta Cabo Delgado probintziatan, nekazari familiek lortzen duten uztaren urteko balioa 300 bat eurotakoa besterik ez da.
Programaren helburua nekazal familiek euren lanari etekin hobea atera, eta diru-sarrerak, bizi-baldintzak eta burujabetza hobeagotzea da. Horretarako merkatu, produktu eta teknika
berriak bilatzen dira, laguntza teknikoa eta inputak jartzen dira familien eskura, eta erosleekin harremanak sortzen dira. Programak hainbat merkatu-produktu-teknika aukera ezberdinen ekoizpen-salmenta prozesu guztia laguntzen du. Nekazal familia bakoitzak erabakitzen du uneoro zer labore egin, zer teknika erabili, zenbateko lur saila erabili, zenbateko inbertsioa
egin edo eta uzta noiz eta nori saldu.
Eta programa nekazarien aukeretara egokitzen da. Nekazari askok lagungarrien zaiela erabaki duten bideak zabalduz, interes gutxi sortu duten bideak utzi eta etengabe bide berriak bilatuz. Programaren muina aukera berriak aurkitu eta eskaintzea da, baina nekazariena dira erabakia, lana eta irabazia. Azkenik, aipagarria da programa erabat dagoela lekuko gizartean txertatuta: lantalde osoa landa eremuan, nekazarien ondoan bizi da, langile-taldearen %90 mozambikarra da eta lan guztia lekuko nekazari elkarte, erosle, hornitzaile, garraiolari eta erakunde publikoekin elkarlanean egiten da. Eta modu honetan. Nekazarien alboan egonda, epe luzeko konpromisoarekin, aukera egokiak sortu eta nekazarien erabakiei jarraituaz, urtetan zehar programan 30.000 nekazal familiatik gora parte hartu dute eta programak sustatutako aukera berriak baliatuz gaur egun urtean 6 milioi euro inguruko dirusarrera gehigarriak lortzen ari dira.
Lankidetzak duen indarraren lekuko bizia
2024 apirila 26
Lan eskaintza: Proiektuen koordinatzailea Mozambiken
2021 iraila 14
-
58k
Mozambiken 57.998 izan ziren gure programaren onuradunak; horietatik, % 51 emakumeak ziren
-
6M
15.000 hektarea baino gehiago landatuta. Lur-azalera horren balioa sei milioi eurotik gorakoa da
-
+750
752 ureztapen-sistema berri ezarri ziren 618 hektarea ureztatzeko
-
199
Laguntza teknikoa ematen dugu 199 irakasleren bidez; horietatik, 31 emakumeak dira
Datuen urtea 2024. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak
Jarduera-eremuak
Egiturazko aldaketarako estrategiak
Mozambiken landa-eremuko txirotasuna orokorra eta sakona izateaz gain, zitalki egonkorra ere bada: Nekazariek tresna hobe faltan eta uztaren prezio txikiak direla eta ez dute ekoizpena handitzen; uztak txiki eta oso sakabanatuak izateak erosketa-logistika oso zail 12 riek parte hartzaile desberdinentzako onuragarriak izan behar dute hasieratik. Nekazariak bakarrik ez, merkatariek ere ez baitute emaitzarik ikusi gabe urte luzetan inbertsioei eusteko ahalmenik. Azkenik pertsona gutxi batzuek aurrerapen handia egitea baino pertsona askok pixka bat aurrera egitea lehenesten da. Taldea txikia denean, kanpo laguntza amaitutakoan, testuinguruak berriro taldea irentsi eta atzera egiteko arriskua handia baita. egiten du eta ondorioz erosleek prezio txikiak ordaintzen dituzte; dendariek ez dute tresna hoberik saltzen, oso nekazari gutxik baitute haiek erosteko gaitasuna; etab. Eragile guztiak (nekazariak, erosleak, hornitzaileak eta gobernua) kopuru, produktibitate eta errentagarritasun txikiko egoera maltzur batean harrapatuta daude. Zer estrategia du programak egoera hori aldatzeko? Lehenik eta behin prozesu guztian zehar ari gara nekazariekin batera: merkatuak zer eskatzen duen, lana errazteko teknikak, uztaren salmenta, etab. Eta nekazariekin bakarrik ez, uzta erosleekin, sargai saltzaileekin edo eta gobernuarekin ere lan egiten dugu. Arlo guztietan (ekoizpena, salmentak, antolaketa…) saiatzen gara hobekuntzak lortzen, arloetakoren bat atzean geratuz gero eraldaketa prozesu guztia etengo bailuke. Eta aldaketa guzti hoModu horretan lortu dugu adibidez, Majuneko distrituan (8.000 familia) sesamoa ezezagun izatetik, biztanleria guztiaren ia erdia sesamo ekoizpenean aritzera, edo eta lehen urteetan produktibitatea hektareako 250 kilo izatetik gaur egun 450kg izatera pasatzera. Eta gaur egun, funtzionarioen soldaten atzetik distritu osoko bigarren diru-sarrera izatera
Nola hasten gara leku berri batean lanean?
2022an programa Maua distritura zabaltzeko aukera aztertzea erabaki genuen, honek bai baitzituen abantaila batzuek: lehen ere lanean ari ginen distrituetatik gertu; egoera sozio ekonomiko, geograf i a eta klima antzekoak; hizkuntza berdina eta nahikoa biztanleria (88 mila). 2023 hasieran, gobernuaren oniritzia lortuta, Mauara bidaiatzen hasi ginen. Nekazari, merkatari eta gobernu funtzionarioei egindako bisiten bidez zer ekoizten zuten, zer teknikak zerabilzkiten eta azken urteetako distrituko uzta osoaren tamaina eta ordaindu ziren prezioen berri jakin genuen. Noski, elkarrizketa haietan galderak egin bakarrik ez, gure aldetik ere azken urtetan Marrupa, Balama edo eta Majune distrituetan egindako lanen eta lortutako emaitzen berri ere eman genien. Eta uztailean uzta saltzeko garaiean, lankide bat izan genuen behaketa lanetan eta uzta salmentaren ahalik eta datu zehatzenak jasotzen. Ondorio nagusia zera izan zen: Marrupako distrituaren oso antzekoa izanik ere, labore garrantzitsu batzuetan, teknika eskasaren ondorioz, produktibitatea Marrupakoaren erdia bakarrik zela eta ondorioz, programak Mauako biztanleriaren egoeran hobekuntzan nabarmenak lortu ahal behar lituzkeela. Erabakia hartu, lantaldea bizi eta lan egiteko etxe batzuek bilatu, moto bi eta beste tresna gutxi batzuek erosi eta urrian lanean hasi ginen. Aurreko hilabeteetan lortutako elkar ezagutzak nabarmen erraztu zuen lanen hasiera eta 2024ko uztailean saldu da programaren laguntzaz egindako lehen uzta. Parte hartzea ugaria (700 familia) eta ona izan da. Urte honetako emaitzak ez ditugu oraindik programaren emaitza bezala kontatu. Helburu nagusia harremanak sortzea zen eta urte honetako datuak erabiliko ditugu hasierako neurketa gisa. Hots, ondorengo urtetan lortuko diren uztak 2024koarekin alderatuko ditugu programak benetan nekazarien ekoizpen eta diru-sarreretan izaten ari den eragina ezagutzeko.
LANKIDETZA PROGRAMAREN TESTUINGURUA
Mozambikeko biztanleek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzeko egiten dugu lan, garapen zuzena eta jasangarria lortzen laguntzeko, pertsonak autonomoak eta autosufizienteak izan daitezen.
Tokiko erakundeekin elkarlanean, Mozambikeko nekazaritza garatzen ahalegintzen gara, nekazariei laguntza teknikoa emanez, hornikuntza- eta merkaturatze-sare bat sortuz eta ureztapen-sistemak ezarriz, besteak beste.
Mundukide Fundazioan, 2002an hasi ginen Mozambiken elkarlanean, Marrupa barrutian, landa-esparruko biztanleen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko asmoz.
Horretan ari ginela, ohartu ginen nekazaritza zela landa-eremuetako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko eraginik handiena izan zezaketen sektoreetako bat; beraz, apurka-apurka, programa nekazaritzaren garapenean hasi zen arreta jartzen.
Garapen sozioekonomikoko epe luzerako programak honako hau du helburu: nekazarien pobrezia-egoera orokorra eta sakona gainditzen laguntzea. Izan ere, familien batez besteko urteko diru-sarrerak 200 euro ingurukoak dira, eta horrekin egin behar dute aurrera, edateko urik gabe, argi elektrikorako sarbide mugatuarekin eta nutrizio- eta osasun-gabezia larriekin.
Gure lanari ekin genionetik, oso lankidetza-giro ona sortu da bai nekazariekin, bai tokiko agintari eta elkarteekin; izan ere, askotan, haiekin batera jardun dugu. Erabili ditugun estrategiari eta metodologiari esker, milaka nekazariri lagundu ahal izan diegu.
Programa beharren arabera aldatu dugu, inguruabarretara egokituz, eta etengabe ebaluatu eta aztertu dugu. Lan horren guztiaren emaitzak oso positiboak izan dira:
- Parte-hartzaileen kopurua asko handitu da urtero.
- Tokiko komunitateei teknikak eta ezagutzak helarazi dizkiegu.
- Landutako azalera handitu egin da.
- Ekoizpen-garaia lau hiletik zortzi hilera luzatu da, ureztapen-sistemei esker.
- Produktu gehiago merkaturatzen dituzte: sesamoa, tomatea, gandula, aza, mungoa, tipula, babarruna, letxuga...
- Merkaturatzeko banaketa-sistemak antolatu dira.
- Nekazari-familien diru-sarrerak handitu egin dira.
- Emakume nekazarien parte-hartze aktiboari lehentasuna eman zio, haien errenta hobetze aldera.
- Lan-karga eta diru-sarrerak urtean zehar hobeto banatzea lortu da.
- Haurren desnutrizio akutuko kasuek beherakada handia izan dute (% 43 gutxiago 2006tik 2013ra bitartean Marrupa barrutian).
- Landa-eremuetako biztanleen dieta osoagoa da, barazki freskoei eta lekadunei (besteak beste babarrunei) esker.
Azken urteotan, programa nekazariekin elkarlanean aritu da ekoizpen-aukerak zabaltzen, balio-kate osoa hartzen duen metodologia berritzaile baten bidez: aukerak identifikatzea, ekoiztea eta merkaturatzea, nekazariei laguntza teknikoa banan-banan emanez eta salgaiak lortzen lagunduz. Eta programak gobernuarekin koordinatuta lan egiteko eta indarrak batzeko konpromisoa duenez, emaitza positiboak ugaritu egin dira.
Mozambike
- Hiriburua: Maputo
- Hizkuntza: Portugesa
- Azalera: 7.993.801 km²
- Biztanleria: 27.909.798 biz.
