Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

7.Gizarte eraldaketara

«Mundua ez zaigu eman kontenplatzeko, eraldatzeko baizik».

Arizmendiarrietak zioenez, “mundua ez zaigu eman soilik kontenplatzeko, eraldatzeko baizik”, eta ezin da ulertu mundua, eta are gutxiago Mondragon esperientzia kooperatiboa, proiektuaren bokazio eraldatzaile hori kontuan hartu barik. Hala, proiektuaren hiru dimentsioez mintza gaitezke; 1: jendearen ongizaterako aberastasuna sortzea; 2: enpresa eta enpresaren funtzio soziala demokratizatzea, eta horiek biak baliagarri izatea 3: inguruneari
garapen komunitarioa emateko. Arrasate inguruko GKEen eta kooperatiben eskutik sortu zen Mundukide, esperientziaren
muga geografikoak atzean utzi eta lan kooperatiboaren elkartasuna aktibatzeko. Hori dela eta, Mundukideren misioa honelaxe zehaztu zen: Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea, esperientziak, baliabideak eta jakintza partekatuz, inplikatutako aldeek autokudeatutako garapen integrala sustatzeko; eta, horretarako, lan kooperatiboaren munduaren elkartasuna aktibatzea, Mundukideren balioetan eta printzipioetan oinarrituz eta balio eta printzipio horien gidaritzapean.

Gure ustean, Mundukideren eta inguruneko eragileen interkooperazio sistema, eremu balioduna eta egungoa da lanean jarraitzeko. Hala ere, gure ustez jauzi kualitatibo bat egin beharra dago, eta epe luzeragoko eraldaketa ibilbideak eraikitzen eta zehazten saiatu. Gure xedea da ibilbide horietan Mundukidek amesten duen gizarte autokudeaturako aldaketak egin ahal izatea, alor pertsonaletik alor komunitariora pasatuz, Mondragoneko esperientzia kooperatiboaren begiradaren oinarrian dagoen analisi kritikotik abiatuz.

Horretarako 2019an, GEHIKOOP — Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Interkooperatiboa— proiektu pilotua jarri genuen martxan. Gizarte-eraldaketaren ikuspegia zabaltzea eta gure ingurunetik kanpoko errealitateak hurbiltzea da proiektuaren helburua. Lankidetzako ingurune baten bidez, aukera ematen digu munduko beste herrialde batzuetan gizarte-eraldaketaren arloan dauden ereduak ezagutzeko eta horiekin elkarlanean aritzeko.

Bi lan esparru nagusi ditu proiektuak:

  1. Kooperatiba eremua: Eraldaketa sozialaren alorrean ibilbide luzea egina duten eta gaiarekiko sentibera agertzen diren kooperatibetako pertsonei zuzendua. Lan ildo honetan lau kooperatibak hartzen dute parte: Fagor Ederlan, Copreci, Maier.
  2. Hezkuntza erremua: Hezkuntza kooperatibetako ikasle profilean solidarioa, tokiko-global begirada kritikoa eta ekintzailea duen pertsona garatzeko baliabideak sortu eta zabaltzea da ildo honen helburua. Horretarako Mondragon Unibertsitatea y Arizmendi Ikastolarekin  elkarlanean ari gara.

 


MUNDUKIDE IRAUNKORRA (PERTE II)

MONDRAGONeko enpresen Eraldaketa Jasangarrirako Estrategiak Bultzatzeari buruzko MONSOS proiektuak MONDRAGONek eta bere kooperatibek mundu jasangarriagoa, ekonomikoagoa, sozialagoa eta ingurumenekoagoa eraikitzeko egindako ekarpena irudikatzen du.
MONSOS proiektua, MONDRAGONek eta bere kooperatibek lehen mailako erronka globalen alde egindako apustuaren eta hartutako konpromisoaren erakusgarri da. Erronka horiek klima-aldaketa eta desberdintasuna dira, eta berehalako jarduera behar dute gure etorkizuna eta hurrengo belaunaldiena arriskuan ez jartzeko.
10 kooperatiba (Embega, Eroski, Mundukide, Ausolan, Ategi, MIK, Oiarso-Bexen Medical, Mondragon S. Coop., Fagor Automation eta Mondragon Componentes Medical, Mondragon S. Coop., Fagor Automation eta Mondragon Componentes enpresek 2024ko otsailetik 2025eko ekainera bitartean jarduerak garatzeko laguntzak jaso dituzte. Batez ere, ingurumen-, gizarte- eta genero-egoerari buruzko diagnostikoak eta balantzeak egitea da helburua, bai eta ingurumen-, gizarte- eta genero-baldintzak hobetzeko metodologiak eta irtenbideak garatzea ere.
Proiektuaren inbertsio osoa 4.429.203,63 €-koa da. Horietatik, Ehun Ekonomiko Inklusibo eta Jasangarria Sortzeko Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralak 1.492.249,94 €-ko finantziazioa jasotzen du.

 

 

MUNDUKIDE IRAUNKORRA (PERTE I)

Mundukidek, beste 8 kooperatibekin batera, MONDRAGON IRAUNKORRA proiektuan parte hartu du, gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plan Integralaren deialdiaren bitartez, Garapen Industrialen esparruan sare ekonomiko, inklusibo eta iraunkorra sortzeko, Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (PERTE) baitan.

Esparru estrategikoa

Ingurumen jasangarritasunaren arloko estrategia, “interkooperazio programetan emaitzak handitzea”-ren  ildo estrategikoen baruan dago, Mundukideren 2022-2025 plan estrategikoaren barruan.

Aldi berean, “pertsona taldea eta erakundea indartzea”-ren erroka estrategikoak, berdintasun plana eta egituretan, lan prozesuetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan, emakumeen eta gizonen parte hartzea generizatzea eta feminizatzea, jasotzen ditu ekintza bezala.

Ekintzak garatzeko laguntzak

Erronka estrategikoekin lerrokatuz, Mundukidek, 2023ko otsailetik urrira bitartean jarduerak garatzeko laguntzak jaso ditu, bi zentzutan:

  • Ingurumenaren, gizartearen eta generoaren egoerari buruzko diagnostikoak eta balantzeak egiteko.
  • Ingurumen, gizarte eta genero baldintzak hobetzeko metodologiak eta irtenbideak garatzeko.

Proiektuaren inbertsio osoa 116.590 €-koa da, eta horietatik PERTEak 58.295 €-ko ekarpena egingo du.

Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak

Ezagutu zer gehiago egiten ari garen.

Informazio gehiago

Lagundu iezaguzu laguntzen jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden